Adonis

Adonis greziar mitologian (, ahoskatua, ''Adōnis'') kultu izaki konplexu bat izan zen. Fenizian du bere jatorria eta hortik Mediterraneo osora hedatu zen, nahiz eta beti ezaugarri semitikoak mantendu zituen. Paper ezberdinak izan zituen eta bere ezaugarri, esanahi eta helburuak oraindik eztabaidatuak dira greziar ikerlarien artean.

Adōnis ''Adonai'' hitz semitikoaren bariazio bat zen, Itun Zaharran Yahweh izendatzeko erabiltzen zen izenetako bat. Siriako Adonis oso harremandua dago Txipreko Gauas (edo Aos) pertsonaiarekin, Egiptoko Osiris, Tammuz semitikoarekin da eta etruskoen Atunisekin. Frigiaren artean Attis izena zuen. Jainko guzti hauek berriro jaiotzearekin eta landarediarekin zeuden harremanduak. Mitologia germaniarrean hedatu zela uste dute aditu batzuek eta Baldur izena hartu zuela. Bere kultua emakumeen artean ematen zen eta Safon garatu zen, Lesbosen, K.a. VII. mendearen inguruan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Adonis, 1930-', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Adonis, 1930-
    Argitaratua 1995
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS