Ephraim Kishon

Ephraim Kishon, Ferenc Hoffmann jaioa (Budapest, 1924ko abuztuaren 23a - Appenzell, 2005eko urtarrilaren 29a) israeldar idazle eta zinema zuzendaria izan zen.

Hungarian jaio zen, familia judu batean. Gaztetan hasi zen idazten eta 1940an eleberri batekin sari bat irabazi zuen. Hungariako arraza-legeek unibertsitatean ikastea galarazi zioten eta bitxigintza ikasi zuen. Naziek kontzentrazio-esparru batzuetara bidali zuten. Xakearekin zuen trebetasunak bizirautea ahalbidetu zion eta azkenean ihes egitea lortu zuen.

Gerra amaitzean Budapestera itzuli zen. Eskultura eta artearen historia ikasi zituen eta istorio umoretsuak argitaratzen hasi zen. 1949an Israelera emigratu zuen eta Ephraim Kishon izena hartu zuen.

1981ean Suitzara joan zen bizitzera Israelen estimatua ez zelako, baina sionista sutsua izaten jarraitu zuen.

Israelen hebreera ikasi zuen eta artikulu satirikoak idazten hasi zen. Israelgo umorista eta satirista garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Kishon, Ephraim', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Kishon, Ephraim
    Argitaratua 1967
    Liburua
  2. 2
    nork Kishon, Ephraim
    Argitaratua 1964
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS